Itxi

Amarauna

Indarkeria matxista

Aitziber Borgas: 'Beti alertan bizi naiz, noiz itzuliko den beldurrez'

Indarkeria matxista jasan du 19 urte zituenetik, orain 36 ditu baina biktima izateaz lehenaldian ezin dela hitz egin aitortu digu.Okerrena, erasotzaileek, bere eta besteen izaeraren kontrola galtzea

  • Aitziber Borgas eta Nagore Telleria elkarrizketan

    Aitziber Borgas eta Nagore Telleria elkarrizketan

    15:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lagun bat etxera etorri eta haren aurrean aldatzen hasi zenean, haren amaren etxean ezkutatu zuen Aitziber Borgas. Hala hasi zen 19 urte zituenetik jasaten zituen tratu txarretatik urruntzen, neurri batean. Gaur egun, oraindik ere, alerta bizi dela esan digu, erasotzailea noiz itzuliko den beldurrez. Ezin da biktima izateaz lehenaldian hitz egin, biktima izateari ez zaiola sekula uzten aitortu digu. Aitziber Borgasek gaineratu digu, jendeak aurriritzi asko dituztela biktimen inguruan. Horietako bat, bizi guztian deprimitituta egon beharko luketela, baina jendearekin egon eta "pote" bat hartzea, egin beharrekoa dela esan digu.