Amarauna
NOTIZIEN PELIKULAK
Scorseseren 'irlandarra' eta AEBko historia kriminala
'The Irishman' filmean Martin Scorsese zuzendari beteranoak fikziora eraman du mafia italoamerikarrak AEBko politika, ekonomia eta justiziarekin izandako lotura.
-
Politika, justizia eta ekonomia mafiarekin lotuta, 'The Irishman' filmean
11:49 min
50 urtetik gorako ibilbide profesionala gaindituta, Netflixen eskutik plazaratu du Martin Scorsese zinemagile beteranoak bere 39. lana, The Irishman. Polemika eragin du pelikularen estreinaldiak. Izan ere, zine aretoetako proiekzio mugatuak salbu, streaming bidezko plataforma estatubatuarrean izango da soilik ikusgai Scorseseren lan berria.
Aktore entzutetsuak bildu ditu hiru ordu eta erdiko filmaren bueltan. Protagonista dira Robert de Niro, Al Pacino eta Joe Pesci, interpretazioaren maisuak eta zinemako aurpegi ezagunak. Scorsesek errealitatea oinarri duen istorioa eraman du oraingo honetan pantaila handira, Charles Brandt idazle estatubatuarraren 'I Heard You Paint Houses' nobela abiapuntu hartuta. "Irlandarra" ezinez ezagun egin zen Frank Sheeranen memoriak biltzen ditu liburu honek, baita mafia italoamerikarrak AEBko politika, ekonomia eta justiziarekin izandako lotura ere.