Itxi

Amarauna

2020ko gastronomia joerak

2020. urtea barazkijale, begano, antioxidatzaile eta jasangarri dator

Dani Lasak urte berrirako joera gastronomikoak nabarmendu ditu: geroz eta haragi gutxiago, barazki gehiago, bertako eta matxuradunak... Produktu berrien artean: aronia aleak eta jackfruita.

  • munduko janariak ontzi txikietan

    munduko janariak ontzi txikietan

    21:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dani Lasarekin 2020ak dakarren joera gastronomikoak aztertu ditugu. Elikadura jasangarriaren joerak indarra hartuko du, bertako elikagaiak eta "hain perfekto" ez direnak garrantzi gehiago beharko lukete. Elikagai antioxidatzaileen boladan sartzera goazela dirudi eta goi mailako sukaldaritzan Filipinak indarra hartzen ari dira. Asiako beste herrialde batzuk euren garapena izan dutenez, orain Filipinen txanda dela somatzen du Dani Lasak. Gainera, sukaldaritza mota asko batzen dituzte bertan eta horregatik ere interesgarria da herrialdea.