Itxi

Amarauna

Kalaka auzia

Susperregi eta Flores: 'Frustrazioa handia da, hamabi urte kendu dizkigute'

Hamabi urteren ostean itxi dute, behin betiko, KALAKA auzia. Instrukzio epaileak, hitzez hitz, adierazi du «ez dagoela salaketak oinarritzeko elementu seriorik».

  • Pantxo Flores eta Xabier Susperregi

    Pantxo Flores eta Xabier Susperregi

    22:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

2007ko irailaren 24an, 200 gendarme inguru mobilizatuz, aspaldiko urteetako polizia operazio handiena egin zuten Ipar Euskal Herrian. Hamarren bat etxe miatu, hamabost lagun galdekatu eta hamairu atxilotuz. Bost lagun kartzelan preso sartu zituzten eta bakartuak izan zituzten urtebetez gaizkile elkarteko kide izatea, bonba eraso batean konplize izatea eta terrorismoa finantzatzea leporatuta. Bost horietako bik, Pantxo Floresek eta Xabier Susperregik, auzia itxi artean bizitako gurutzbideaz eta itxi ostean dauzkaten sentimendu eta gogoetez hitz egin dute Euskadi Irratiko mikrofonoetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia