Publizitatea
Itxi

2020/01/12

11:59

Amarauna

Haiti, 10 urte geroago

Jon Padilla: `Haiti oso gaizki dago, eta askok herrialdetik joan nahi dute´

Hamar urte bete dira Haiti suntsitu zituen lurrikara jazo zenetik. Karibeko herrialden ezbeharrak eragindakoei eta gaur egungo egoerari erreparatu diote.

  • Jon Padilla, Haitira urtero joaten den Vilabonako gaztea

    Jon Padilla, Haitira urtero joaten den Vilabonako gaztea

    24:47 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2010eko abenduaren 12an lurrikara beldurgarri batek, minutu erdi eskasean, Haiti txikitu zuen. Richter eskalan 7ko indarra izan zuen lehen astinaldi hark,  epizentroa hiriburutik 25 kilometrora. Horrek, eta atzetik izan ziren beste 52 erreplikek, hondamendia eragin zuen.

Gaur den egunean oraindik ez dago argi zenbat jende hil zuen lurrikarak, baina ikerketa batzuek 300.000 pertsona baino gehiago hil zirela diote; zaurituak beste hainbeste. Milioi eta erdi lagun etxerik gabe geratu ziren, eta hala daude, oraindik ere, dozenaka milaka lagun.

Eusko Jaurlaritzaren gazte Aukera programari esker izan zen estreinakoz Haitin Jon Padilla, Villabonako gaztea. Geroztik urtero egiten ditu zenbait hilabeteko egonaldiak. Hango umeei musika eta hizkuntza eskolak ematen dizkie.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena