Amarauna
Ekonomia
Juan Barredo, ekonomialaria: "Zentimo bat eta biko txanponek ez dute etorkizunik"
Europar Batasunak zentimo bateko eta biko txanponak erretiratzeaz eztabaida piztu du. EHUn ekonomia aplikatuko irakasle de Juan Barredo eta argi txanpon horiek ez dutela etorkizun oparorik.
-
Zentimoko txanponak
17:19 min
Europako Batzordeak zentimo bat eta biko txanponen erabilera ikertzen ari da. Eta txanpon horiek egiteko herrialdeek beren gain hartzen dituzten ekoizpen-kostuak ere aztertzen dira; izan ere, txanponen egiazko balioa baino garestiagoa da txanpon horiek berak egitea.
Eurobarometroak, 2018 bukaeran egindako galdeketa batean, azaldu zuen europarren % 64 txanpon horiek kendu eta salerosketetan prezioak borpobiltzearen alde dagoela.