Amarauna
Lan gatazkak
Glovoko banatzaileak greban dira lan baldintzak gogortu dizkietelako konfinamenduan
Bidaiako ordaina erdira jaitsi eta soldatako beste aldagaietan ere murrizketak ezarri dizkiete. Norbera babesteko ekipamendurik ez dietela eman ere salatu dute.
-
Glovo konpainiako banatzaile bat bizikleta gainean
9:53 min
Konfinamendua hasi zenetik etxerainoko janari banaketa eskaera asko hazi da, eta horretan aritzen direnek osasun arriskuari ahal duten moduan ari dira aurre egiten.
Iñigo Alonsok Glovo eta Telepizza enpresetako langileen egoera salatu du, besteak beste. ERAGIN Bilboko Gazte Prekarizatuen Asanbladako kide da Alonso eta azpimarratu du, konparazio batera, Gasteizko Glovoko beharginei lehenaz gain gogortu dizkietela baldintzak eta euro bakarra ematen dietela entregako. Glovoko banatzailek gaur eta bihar greba egingo dute.
Telepizza konpainiaren langileak ere gutxieneko bermerik gabe ari direla nabarmendu du, Iruñea eta Bilboko itsasadarreko ezkerraldeko egoerak azalduz.