Itxi

Amarauna

Bizikletaren eguna

Bizikleta estatikoak, arrabolak, eta paperezko bidaiak

Bizikleta saltzaile bat, arrabolekiko sukarraz; Triatleta bat, arrabolen zarataz; Eta bizikletaz kazetaritza egin ohi duen idazle bat, etxetik atera gabe egin daitezkeen joan-etorriez...

  • Bizikleta bat

    Bizikleta bat

    28:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jexux Arakistain 'Aitzaki'k bizikletak saltzen ditu. Saltzen zituen. Bost aste dira dendak itxi behar izan zituenetik. Geroztik enkarguz baino ez ditu egin salmentak: "bizileta estatiko izugarri" erosi dizkietela esan du, baita korrika egiteko zintak ere. Arrabolen estimazioa ere izugarri hazi da, alerik ez zaio geratzen Aitzakiri.

Arrabola erabiltzaile porrokatua da Iker Laparra. Triatloiak egiten ditu eta lasterketa egutegia bertan behera geratu den arren sasoi punttuari eusteko saio dezente egiten ditu arrabolan "gutxienez dozena bat ordu astean".

Ander Izagirre kazetariak ziklista izateko ametsa zuen umetan. Gaztetxotan, konpetitzeari utzi zionean, arrabola gainean ez zela gehiago inoiz jarriko zin egin zion bere buruari. Mende laurden pasa da eta ez promesa urratu du: konfinamendua hasi aurretxoan egin zuen azken lana gurasoen garajetik arrabola zaharra ereskatatzea izan zen. Ander eta Sara, bere bikotekideak, Italian barrena bizikleta bidaia luzea egiteko asmoa zuten. Osasun-larrialdiak galarazi die Itsasontziz Sardiniara orostea. Donostian daude, halabeharrez. Ander Italiako giroaren historia laburbilduko duen liburu bat idazten hasi da itxialdia baliatzeko, baina irrikitan dago arrabola, atzera ere, gurasoen garajera eramateko eta bizikleta gainean batetik bestera ibiltzeko.