Itxi

Amarauna

GIPUZKOAKO ZAHAR EGOITZAK

Aitziber Aranberri, zahar etxeetako langilea: "EPIak ez ditugu ikusi ere egin"

Aitziber Aranberri Donostiako Villa Sacramento egoitzako langileak onartu du ez dutela babes neurri nahikoa izan denbora honetan. Osakidetzak atzo egin zion gaitzaren aurkako testa berari.

  • Gasteizko Alto del Prado zahar etxea

    Gasteizko zahar etxe bat

    11:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aitziber Aranberri Donostiako Villa Sacramento zahar etxeko langileak salatu du hasieratik babes neurri gutxirekin aritu direla lanean. "Ulertzen genuen pertsona zaurgarriekin ari ginela lanean eta gu kutsatzeko bidea izan gintezkeela".

Hasiera batean, eskularruak bakarrik eman zizkien. Kasu positiboak hasi zirenean lortu zituzten maskarak. "5, 6 edo 7 aldiz ere berrerabili genituen". Presio asko egin ondoren lortu dute denbora honetan zehar ibili duten material gutxia, egunean maskara bat eta eskularru pare bat izatea. "EPIak ikusi ere ez ditugu egin", dio.

Osasun sailak, ostegun honetan, egin zion berari gaitzaren aurkako testa, eta ohartarazi du oraindik langile eta egoiliar asko falta dela froga egiteko.

ELA sindikatuko egoitzen arduradunak, Aintzane Orbegozok, argi dio babes neurriak "berandu" iritsi direla zahar egoitzetara. Oso hilabete "gogorrak" izan dira langileentzat, "beldurra eta ziurgabetasun asko" sentitu dutelako. "Asko kutsatu dira eta asko hil dira". Horregatik, greban zeuden langileak eskatzen ari zirena "zilegi" zela azpimarratu du, eta orain "are eta gehiago". Eta ohartarazpena, "momentuan oso erabaki gogorra izan zen greba bertan behera uztea, baina baldintzak ematen diren momentuan helduko diogu berriz".