Amarauna
Gastronomia arkeologian
Orain 14.000 urteko ogiaren "kopia" bat egin nahi du Amaia Arranz Otaegi tolosarrak
Arkeobotanikoa da bera eta munduko ogirik zaharrenaren aztarnak topatu ditu Jordaniako basamortuan. Orain Basque Culinary Center eta Mugaritzekin hura gaur eguneratzeko saiakeran ari dira
-
Arkeologoek aztertzen dituzen zeramika ontziak
30:08 min
Amaia Arranz Otaegi arkeobilogoa eta Dani Lasa gastronomoarekin arkeologia eta gastronomiaren arteko loturaz hitz egin dugu. Aztarna arkeologikoek, garai hartako gizakiak zer jaten zuen eta zein teknika kulinario erabiltzen zituen adieraz dezakete. Esate baterako, zeramikazko ontzien poroetan gordeta egondako lipidoen arrastoek. Oraintsu arte oso aparte egon diren jakintzaok azken 10 urteotan asko inguratzen ari direla aitortu digu Amaia Arranz tolosarrak. Arkeobotanikoa eta konpehageko unibertsitatean historiaurreko irakasle laguntzailea.