Itxi

Patrikako solfeoa

Merengea, batxata

Ripiaoa, merengea eta batxata Ainara Ortegak azalduta patrikako solfeoaren tartean

Merengearen aita, Perico Ripiao estiloa dela kontatu digu kantariak, gitarra, danborra eta guiraz osatutako hiruko tipikoa. Iñigo Muguruzak ere Piripaogatik jarri zion taldeari Joxe Ripiau izena.

  • Bikote bat merengea dantzatzen

    Bikote bat merengea dantzatzen

    14:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Musikaren ikasgaia, merengea ez dela salsa esanez hasi du. Nahiz eta guk ez ditugun erraz bereizten, Karibeko musikan azpigenero ugari daude. Merenge tipikoa da Ripiaoa, Dominikar Errepublikan sortutakoa, eta guiraren soinua du bereizgarri. Merengea baino bizkorragoa da Ripiaoa, eta merengeak bezalaxe, txikiti-txikiti egiten du, belarriz ulertzeko. Batxatara egin du gero salto, Kubatarrek festa esateko erabiltzen duten izena duen erritmoa.