Amarauna
COVID 19-a
"Gertuko kasuren bat ez duenak urrun ikusten du, baina gaitzak hemen segitzen du"
Erne jarraitzeko eskatu digu Janire Portuondo erizainak. Osasun sailak abian jarri duen zaintza eta kontrol planaz hitz egin digu. Gaitza kontrolik gabe hedatzea da ekidin nahi dutena.
-
Janire Portuondo
19:38 min
Janire Portuondo erizaina da, eta Osasun sailak abian jarri duen zaintza eta kontrol planaz hitz egin digu.. PCR bidez positibo eman duten gaixo denei aurreko egunetan "harreman estua" izan duten senide, lagun eta lankideen berri eskatzen zaie. Gaixoarekin 15 minutu baino gehiago bi metro baino gutxiagora egon diren pertsonek isolamenduan egon beharko dute 14 egunez.