Amarauna
Eguraldi iragarpenetarako
Isobara mapak, hezetasuna, tenperatura, eta hegazkinek neurtzen dituzten beste datuak
Eguraldi iragarpena egiteko garaian, hegazkinek biltzen dituzten datuek %15-20 kontatzen dute. Horrek huts egin ezkero pronostikoa ez da hain zehatza eta hori ari da gertatzen koronabirusaren krisian.
-
Hegazkina zeru ertzean
19:52 min
Iker Ibarluzea metereologoa da, Naiz irratian eta Tolosaldeko 'Ataria'n dihardu eguraldi iragarpena egiten. Berak azaldu digu hegazkinek euren bidaietan atmosferako goi geruzetako datuak igortzen dituztela meteorologia zentroetara eta horiei esker osatzen dituzte meteorologia modeloak eta ondoren, horiek baliatuz osatzen du metereologoak ondoren datorren eguraldiaren iragarpena.
COVID-19aren krisiaren ondorioz, munduko hegazkinen hamarretik 9 lurrean dira. Eta horren ondorioz, meteorologia zentroetara ere ez dira ohi adina datu iristen eta horrek zaildu egiten du metereologoek egiten duten lan zehatza.