Amarauna
Amarauneko turismo neurgailua
"Pixkanaka bada ere badirudi Pragan turismoa zertxobait mugitzen hasi dela"
Eneko Osa azkoitiarrak bederatzi hilabete daramatza Pragan eta turisten gidari gisa lan egiten du. Pandemiak asko jaitsiarazi badu ere bera gustura dago. Pragako txoko berezienak erakutsi dizkigu.
-
Eneko Osa azkoitiarra, Pragan.
26:05 min
Pragara zerk eraman zuen, bertan lanean nola hasi zen eta egun nola ari diren kontatu dizkigu Eneko Osa azkoitiarrak. Hiriko txoko turistikoenak, berezienak kuttunenak azaldu dizkigu. Covid 19ak eragindako pandemia herrialdean nola bizi izan den ere kontatu digu. Bere arabera herrialdeak nahiko ondo jakin izan du krisia kudeatzen. Etorkizunean bertan jarraitu nahi du eta honenbestez, turista izateko atera beharreko agiria eskuratzeko txekoa ikasten ari dela adierazi digu. Entzun berak kontatutakoak!