Itxi

Amarauna

Muga pasa

Maskaren erabileraz, estetikaz eta folklorizazioaz Biscary, Pochelu eta Garrorekin

Euskal Herriko ipar eta hegoaldeko ikuspuntuak eta bizipenak ardatz hartuta aritu dira "Amarauna"n Thierry Biscary, Katti Pochelu eta Lander Garro.

  • Marrazkidun maskarak. Muga-pasan galdera: ikusten al da kalean ikurrinadun maskararik?

    Marrazkidun maskarak. Muga-pasan galdera: ikusten al da kalean ikurrinadun maskararik?

    37:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaurkotasunak hala eskatuta, COVID-19ak eragindako udalekuen etenik hasi, bihartik aurrera Iparraldean ere derrigorrezkoa izango den maskara edo musukoaren erabilerarekin jarraituz, estetikaz aritu dira hiru begirada zorrotzak.

Ikusten ote dira kalean ikurrinadun musukoak? Euskaldun izaera eta frantses izaera ere aztertu dituzte eta folklorizatzeaz ere jardun dira, hausnarketa egin, galderak luzatu eta erantzunak jasoz. Tartean baina, gaur Baztandarren Biltzarra ospatu behar zen eguna izaki, Oihana Retegirekin mintzatu dira aurtengoa balkoian nola ospatuko duten jakiteko.