Itxi

Amarauna

Egoitzetako bisitak murriztu

Egoitzetan ezarritako neurriak inhumanoak dira Gipuzkoako Senideen elkartearentzat

EUSKADI IRRATIA

Zaharren duintasuna etengabe kolokan jartzen ari da Izaskun Zuartegi egoitzetako senideen elkarteko kidearentzat. Gizarte bezala egiten ari garena onartezina dela dio, badirela beste aukera batzuk.

  • Zaharren egoitza itxita

    Zaharren egoitza itxita dagoela erakusten duen ikurra.

    10:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

COVID-19 gaitzaren zabaltzearen aurrean, udalekuak bertan behera utzi eta egoitzetako irteerak debekatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Zaharren egoitzetako bisitak ere murriztu egingo dituzte eta familiako pertsona bakarrak izango du bisitan joateko aukera.

Amorratuta hitz egin du Izaskun Zuartegik gaur goizean Euskadi Irratiko Amarauna saioan, neurriak orokorrak izan beharrean, kutsatzeen arabera tokian tokian ezarri beharko liratekeela uste baitu berak.

Tolosan du berak ama, eta Tolosan izandako kutsatzeak direla eta murriztuta dituzte lehendik ere bisitak, eta gauzak horrela, irteeren debekuen albistea zartakoa izan da berarentzat.

Martxoa erdiaz geroztik, lau aldiz izan du amarekin kanpoan egoteko aukera. Barruan bisitak "oso gogorra"k direla ere kontatu nahi izan du: "hiru metroko tartea utzita, tartean bi mahai direla eta maskara soinean", amak duen gorreriarekin "komunikatzea ia ezinezkoa" dela kontatu du.

Azkena ama noiz ukitu zuen galdetuta, ez du ahazteko ekainaren 25ean azkenekoz laztandu zuen amaren eskua, hain leuna.