Itxi

Amarauna

Erlezaintza

"Kontuz ibili hadi nagusia ezagutzen ez duten hazienda horiekin!"

"Erleekin solasean" liburuaz izan gara solasean Martxel Aizpuruarekin.

  • Martxel Aizpurua erlezaina

    Martxel Aizpurua erlezaina

    21:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martxel Aizpurua biologoa da ikasketaz. Irakaskuntzan jardundakoa da, hiztegigintzan ere bai, dozenaka artikulu zientifikoren egile da, eta liburu mordoska bat ere idatzi ditu.

Kurrikulum luzea du, gizon jantzia da. Jakintsua. Eta horrexegatik, agian, bere burua aurkezteko, esan ohi du "erlezain soil bat dela". 

Joan den berrogeitaka urtean erlezaintzaz metatu duen jakinduria isuri du Aizpuruak "Erleekin solasean" liburuan. Argitalpena aitzakia hartuz goiz-pasa egin du Jon Artano kazetariak.