Itxi

Amarauna

Angeluko basoa

"Xibertako oihana hiriaren birika da, eta zati handi bat desagertu da osoki"

Mixel Esteban hautetsi ekologistarekin izan da "Amarauna" garrek kixkalitako pinudian.

  • Xibertako oihana, kixkalita

    Xibertako oihana, kixkalita

    19:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

165 hektarea hondatu ditu suak Angeluko arnasgunea deitzen dioten basoan, pinudiak duen azaleraren erdia baino gehiago. Hamaika etxe kaltetu ditu hondamendiak, horietatik hiru erabat kixkaliz. 100 pertsona inguruk etxeetik alde egin behar izan zuten suari ihesi herio batean. Angeluko auzapezak, Claude Olivierek, adierazi du drama bat gertatu dela hirian, katastrofe bat. Norbaitek piztutako sua izan da, nahita edo nahi gabe izan den ikertzen ari dira.

Ipar Euskal Herriko hirigune nagusiaren birikaren zati handi bat deuseztu du suak. Inor ez da hil baina ondare galera izugarria da ikuspuntu ekologikotik eta historikotik. Sentimentalki ere kolpe latza izan da herritar ugarirentzat. Xibertako basoa bakana da eta ez du  parekorik Euskal Herrian, Aturriz bestaldeko Landetako basoaren zatitzat har liteke eta.

Ekologistek ezbehar gehiago ekiditeko neurri eraginkorrak har ditzaten galdegin diete hautetsiei.