Amarauna
Muga Pasan
Euskalgintza zer den ba al daki zure auzoak?
Thiery Biscary, Katti Pochelu, eta Lander Garro mahai inguruan berriketan, Torrealdairen legatuaz, euskaldunon tribuaz, eta mendi-gune zenbaitetan dabiltzan turista oldeez.
-
Muga Pasan ataleko hirukotea: Thiery Biscary, Katti Pochelu, eta Lander Garro
36:22 min
"Nire gurasoak frantsesez ikasteko eskatzen diote nire emazteari. Eta ez dakit zergatik"... eukararekiko bere sorlekuan dagoen jarrerak sortzen dizkion ezin-ulertuez mintzatu da Biscary.
"Euskara eta euskaldunok arazo bat gara Euskal Herrian" laburbildu du Garrok, Torrealdairen ustez euskalgintzak bizi dituen ajeak hizpide hartuz.
"Ttipia nintzelarik euskarak arrunt gibelerat eragiten zien jendeei; atentatuekin-eta lotzen zutelako. Itzuli da errota eta belaunaldi berriak hurbildu dira euskara eta garapen positibo bat eman da" esan du Pocheluk. Bere idurikoz, alabaina, lan anitz geratzen zaigu egiteko.