Itxi

Amarauna

Diskoteken itxiera

'Ez dakigu bizirik irauteko modurik izango dugun'

Jimmy Jazz aretoko Iker Arroniz eta Côte tabernako Mikel Insausti arduradunak Amaraunean egon dira itxierak nola eragingo dien kontatzeko.

  • Jimmy Jazz

    Jimmy Jazz

    12:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gasteizen dago Jimmy Jazz areto ezaguna eta pandemia etorri zenetik euren jarduera normal egitea ezinezkoa izan zaiela esan du. Orain arte, ekintza solteak eta segurtasun neurriak errespetatuz egin ahal izan dutela esan du, eta besteak beste, streaming bidezko kontzertuak eskaini dituzte orain arte. Kubik diskotekako ardura ere badarama Arronizek, eta denera, ia 50 lagunen lana kolokan dagoela nabarmendu du. Diskoteka lizentzia izanik, egoera honek luzaroan iraungo badu, panorama beltza dutela.

Mikel Insausti Côte kokteleriako arduradunak ere antzera dio. Orain arte, ahal den moduan egin diotela aurre, baina ia %60 gutxiago fakturatu dute. Aldundiaren eta udalaren laguntza eskasia salatu eta, arazoa globala izan arren, gau giroan lan egiten dutenak estigmatizatuta daudela dio. Laguntza behar dutela ere iritzi dio.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia