Amarauna
Txertoak
"Zortzi txerto daude dagoeneko azken fasean"
Errusiako txertoa patentatu duten arren, txertoa onartzeko azken fasea saihestu dutela eta ondorioak kaltegarriak izan daitezkeela nabarmendu du Gorka Orive EHUko irakaslea eta Farmazian doktoreak
-
Covid txertoa
12:11 min
Txertoen azken orduaz aritu gara Gorka Orive EHUko irakasle eta Farmazian doktorearekin. Zortzi txerto daude azterketen azken fasean, baina Errusiakoa egon da lerroburuetan azken egunetan. Kasu honetan, txerto batek pasa beharreko fase guztiak ez dituela pasa eta hori "kezkagarria" dela iritzi dio Orivek. Are gehiago, hartzen duenarengan ondorioak kaltegarriak izan daitezkeela dio. Gainera, Errusiak kaleratzen dituen datuen inguruan gardentasun eza dagoela, eta komunitate zientifikoak txerto hau begi onez ez duela ikusi ere esan du.
Baina zeintzuk dira txerto bat onartzeko eta merkaturatzeko faseak? Zertan datza bakoitza eta zergatik dira guztiak garrantzitsuak?