Amarauna
Artxibategian murgil
Marabediz marabedi, euskal ontzigintzaren urrezko aroari auditoretza
1598an Debako Maxpen eraikitako Errosarioko Ama ontziaren kontu kitapena ekarri du oraingoan Gipuzkoako Artxibo Historikoko koordinatzaile Ramon Martin Sukiak.
-
Aitzinako euskal itsasontzi bat
21:00 min
Oñatiko artxibategiko apaletatik erreskatatutako agiritik pasarte batzuk entzun dituzte...: "Dixieron que el dicho Martin de Espilla, por si, y el dicho Joan de Basterrolaza, por si y en nombre de la dicha su compañia, havian fabricado en los astilleros de esta dicha villa de Deba el año ultimo pasado de mill y quinientos y noventa e siete una nao nombrada Nuestra Señora del Rosario de porte de quinientas toneladas poco mas o menos...". Gaztelera zaharrean dago idatzia dokumentua, horregatik pasarte batzuk euskarara ekarri dituzte: "Lovainatik erosi uen masta nagusia eta trinketa 160 dukatean; eta Flandriako Xiraldosi erosi nizkion bi belazurrunak eta bi masterdiak eta mesana 900 errealetan. Eta batzuk eta besteak batuta dira 160 erreal...".