Itxi

Amarauna

5. urteurrena

Edurne Ormazabal: "Lortu dugu jendeak ulertzea Tabakalera zertarako den"

GORKA OTAEGI

Tabakaleraren eginkizunik nagusiena kultur sortzaileen talentua "babestea eta mimatzea" dela azpimarratu du Ormazabalek zentroaren 5. urteurrenean

  • Edurne Ormazabal

    Edurne Ormazabal

    18:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekosistema konplexua da Tabakalera, zortzi kultur erakundek osatua. Kudeatzeko konplikatua izan daitekeen egitura hori, ordea, aberastasun iturri da zentroko zuzendari nagusi Edurne Ormazabalentzat: "Oso gauza ezberdinak egiten dira hemen eta edonolako jendeak topa dezake bere gustuko eskaintza".


Zinemaldia, Elias Querejeta Zine Eskola, Kutxa Kultur, Labe... egoitza berean biltzea garrantzitsua iruditzen zaio: "erakunde guztiek eraikin berean lan egiteak aukera izugarria eskaintzen digu elkarren arteko lanketak areagotu eta norberaren proiektuak aberasteko: Zinemaldiak guk baino askoz ere ezagutza zabalagoa du gai batzuen inguuran, Etxepare Institutuak asko lagun gaitzake hemengo artistak kanpora begira jartzen...". Bakoitzaren ekarpenak ezinbestekotzat jotzen ditu kultur sortzaileek beren lana egin dezaten bermatzeko, "hori baita gure lana". Entzun Tabakaleratik egin dugun Amarauna berezian kontatu dizkigunak.