Amarauna
Woody Allenekin berbetan
'Oxala Donald Trump show businessean geratu izan balitz'
Rifkin's Festival Woody Allenen filmak zabaldu du Donostiako 68.Zinemaldiko Sail Ofiziala, lehiaketatik kanpo. Zuzendari beteranoa ez da Donostiara etorri, baina telematikoki harekin hitz egin dugu
-
Woody Allen
10:25 min
Eguneko azken elkarrizketa omen zuen geurea. Eta nekatu itxura hartu diogu. Baina zuzen eta kortesia handiz egin dizkiogun galdera guztiak erantzun ditu Allenek. Filmaz aparte, denetik hitz egin zuten politikaz, gizarte arazoez, Allen beraren arazoez... Gainera, Woody Allenekin bakarrik ez, filmeko protagonista den Wallace Shawn aktorearekin hitz egiteko aukera izan genuen. Pantaila bat tarteko egin dugu elkarrizketa, ez delako etorri Donostiara zuzendari ezaguna. Dena den, Donostian eta Donostiako Zinemaldian girotutako filma denez Rifkin's Festival, Donostia presente izan da, noski, elkarrizketan. Baita Donostiaren turistifikazioa ere. Halaber, sormen zinematografikoaz eta Oscarren Akademiak inklusibitatea sustatzeko ezarri nahi dituen neurriei buruz, bere filmek AEBetan dituzten oztopoez... eta baita Donald Trumpez ere mintzatu zaigu. Horiek eta gehiago izan ditugu hizpide Woody Allenekin. Entzun hemen osorik!