Itxi

Amarauna

Radar covid digitala tekno

'Radar covid' aplikazioa, osasun tatuajeak eta urpeko datu biltegiak digi-atalean

Libe Mimenza eta Egoitz Gonzalezek teknologiari esker osasungintzak dituen lanabesak aztertu dituzte. Radar covid aplikazioaren arrakasta erabiltzen duen jende kopuruaren araberakoa dela diote biek.

  • Maskara jantzitako gazte bat telefono mugikorraren pantailan

    Maskara jantzitako gazte bat telefono mugikorraren pantailan

    28:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Radar covid aplikazioa, koronabirusari aurrea hartzeko eskura dugun erraminta berria aztertu dute biek aurren-aurrena. Aplikazioak, bluetootha darabil eta covid 19ak kutsatu duen pertsonaren batekin harremana izan badugu, abisu emango digu. Anonimoa eta osasun zerbitzuei lotua da. Gaitzaren arrastoa segi eta hesia jartzeko lanabes eraginkorra izan daitekeela uste du Egoitz Gonzalezek, beti ere datuak ondo zaintzen badira.

Libe Mimenzak berriz, osasunarekin lotutako beste aurrerapen baten berri eman du, tatuaje salatariak. Glukosa, ph eta albumina mailaren arabera aldatzen zaie kolorea, eta arazoak ikustarazteko balio dute. Albumina maila esaterako giltzurruneko eta bihotzeko arazoen seinale izan daiteke. Municheko unibersidadeko ingeniari taldeak garatu du eta oraingoz txerriekin ari dira erabiltzen. 

Amazonek aurkeztu duen Luna bideojokuen plataforma ere izan dute hizpide, bideojokuen merkatua hankazgoratu dezakeen eskaintza. Tartea, lainoaz hitzeginez amaitu dute.  Hodeia beti norbaiten ordenagailua dela gogorarazi du Libe Mimenzak eta Egoitz Gonzalezek kontatu du, urpean jarria dutela datu biltegia, Eskozian. Orkneyko kostan urperatu zuen microsoft etxeak biltegia orain bi urte, urpekari baten antzekoa.