Itxi

Amarauna

'Krask Soinua' dokumentala

"Torturatu denek dute krask hausten diren une bat, direna izateari uzten diotena"

"Guk kontatzen ez badugu, ez du beste inork egingo". Ander Iriarte zuendariaren mezu horrekin hasi dute torturei buruzko dokumentala grabatu ahal izateko diru bilketa sarean.

  • Ander Iriarte zuzendaria

    Ander Iriarte zuzendaria

    19:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Torturatuek sufritu eta torturatzaileek bilatzen duten unea". Horixe da Ander Iriartek film dokumentalaren izenburuarekin deskribatu nahi duena. Oinarria, Pako Etxeberria forentsea buru zela duela urte batzuk torturen inguruan egindako txostena izango dute. Eusko Jaurlaritzak eskatuta egin zen, eta 1960tik 2014ra izandako 4.000 tortura kasu baino gehiago zenbatu zituzten. Torturei buruz hitz egiteak giza eskubideen alde dagoenari ez diola minik egingo dio zuzendariak. Eta hortaz, giza eskubideen alde dauden guztiei egin die crowdfunding-ean parte hartzeko gonbitea.