Itxi

Amarauna

Olagarro zopa

Zorroko olagarro zopa: betiko zaporearekin baina hamar minutuan mahairako moduan

Getarian egin dute: Sopak. Olagarroa harrapatu, lehortu, txikitu eta barazkiekin egosi. Prozesu luzea oso osorik burutzen dute eta ondoren hauts bihurturik 30 gr-ko poltsetan komerzializatu.

  • "Sopak". Zorroko olagarro zopa.

    "Sopak". Zorroko olagarro zopa.

    12:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Manuela Jauregi eta Juango Eizaguirre senar-emazte getarriarrak eta Ramon Chamorro gastronomo zumaiarrak garatutako ideia izan da. Ikusirik Zumaiako olagarro zopa geroz eta jende gutxiagok egiten duela, bere konplexutasunagatik edota prestatzean sortzen duen usain bortitzagatik, prozesu osoa burutu dute, eta hauts eginik, zorroko zopa gisan saltzen hasi dira. Zopa-hautsa ur hotzetara bota eta irakitean 10 minutuz edukitzea aski da olagarro zopa lortzeko. Betiko zoparen zaporeari eutsi diote, baina bigunduta, gaur egungo aho sabaiak ez daudelako "prestatuta" olagarro zopa zapore gogorrekoak  gozatzeko. Dani Lasaren gogoeta gai honi buruz eta Manuel Jauregiren azalpenak sorkuntzari buruz, horixe topatuko duzu audio honetan.