Itxi

Amarauna

Digiatala

Sakelakoari kantatuta abestiaren izena esaten dizun sistema

GORKA OTAEGI

Askotan buruan iltzatuta izaten ditugun kanta horiek zeintzuk diren asmatzeko aplikazioak sortu dituzte adimen artifizialaren laguntzaz. Digiatalean probatu ditugu. Ondo funtzionatuko al zuten?

  • Sakelakoari kantatu diogu abestiaren izena esaten dizun sistema probatzeko

    Sakelakoari kantatu diogu abestiaren izena esaten dizun sistema probatzeko

    36:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adimen artifizialari proba gogorra jarri diogu aste honetako Digiatalan: Maite Goñi, Luistxo Fernandez, Nagore Telleria eta Gorka Otaegi "kantari" entzun eta beraiek abesten ari zirena zer zen asmatzea. Gaindituko al zuen proba Maite Goñik erakutsi digun "kanta asmatzaile digitalak"?

EITB Maratoiak bertsoak sortzeko aplikazioa ere probatu dugu Ainhoa Martinez Dimension etxeko arlo digitaleko arduradunarekin. Silaba kopurua, errima eta doinuarekin laguntzeko tresnak ditu bertso-laguntzaileak.

Rojasek aurreratu digu urtarrilaren 1etik aurrera hainbat webgunetako bideo eta audioak ikusteko arazoak egongo direla eta Goñik, berriz, internet seguruagoa bihurtzeko asmoz sortutako ekimena ekarri digu.