Itxi

Amarauna

Anjel Mari Unzueta

Arrasto sakona utzi duen elizgizona

67 urterekin hil da Anjel Mari Unzueta durangarra. 2006tik 2018ra Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusia izan zen. Ricardo Blazquez eta Mario Izeta gotzainekin egin zuen lan. Egun Urkiolako abadea zen.

  • Unzueta zena, Aita Santuarekin. Bilboko Gotzaitegiaren argazkia.

    Unzueta zena, Aita Santuarekin. Bilboko Gotzaitegiaren argazkia.

    5:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Unzuetak utzitako hutsunea betetzea ez da erraza izango". Hala onartu digu Andoni Gerrikaetxebarriak. Unzuetaren aurretik bera izan zen Bizkaiko elizbarrutiko bikario nagusia. Teologiatik hasi eta kulturara, Unzuetak hainbat arlotan zuen jakituriaz gain, haren zuhurtzia eta  "gauzak ikusteko zuen argitasuna" nabarmendu dizkigu Gerrikaetxebarriak.

Elizaren egungo egoeraz, bakegintzaz, Frantzisko Aita Santuaz... Unzuetak Euskadi Irratian utzitako hainbat gogoeta ere berreskuratu ditugu.