Itxi

Amarauna

Mendebaldeko Sahara gerra

M. Berzosa: "Saharar gazteak borrokarako prest daude, baita diasporan ere".

Zoritxarrez egoerak lehertu beharra zeukala dio eta Euskal Herriko sahararrak kanpalekuetara joan eta gerran hasteko gogoz daudela dio Sahararen lagunen elkarteko kideak.

  • Guerguerat muga Mendebaldeko Sahara

    Guerguerat muga Mendebaldeko Sahara

    12:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Fronte polisarioak gerra deklaratu du Marokok Guergueraten protesta egiten ari ziren zibilei eraso egin ondoren. Marokok 1991tik indarrean zen su etena hautsi duela esan du Brahim Galik, Saharar Errrepublika Arabiar Demokratikoko Presidenteak, eta saharar herriak erantzun besterik ezin dutela egin. Mendebaldeko Sahara okupatuko hirirubuan Al Aaiunen protestak egin dituzte eta Marokoren errepresioa izugarria dela dio Sahararen Lagunen elkarteko kideak, baina nolanahi, han gertatzen ari denaren berri zehatza izatea ia ezinezkoa dela.  Euskal Herrian salaketa eta elkartasun bilkurak antolatu dituzte asteburuan ere, behingoz erreferenduma egitea eskatuz.