Itxi

Amarauna

Memoria historikoa

21.000 izen-abizen, 21.000 gizon-emakume, 21.000 bizitza eta 21.000 biktima

Gerra Zibilak Euskadin eragindako hildako guztien berri bildu nahi duen datu basea ari da prestatzen Gogora institutua, Aranzadi Zientzia elkartearen eta EHUren laguntzarekin.

  • Gerra zibileko biktimen gorpuzkinak. Wikimedia Commons.

    Gerra zibileko gorpuzkinak. Wikimedia Commons.

    21:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

2016an hasitako lana ari da emaitzak ematen eta hilabete batzuk barru, datu basea sarean eskuragarri egotea da helburua, denon eskura izatea.

Dagoeneko 21.000 gizon emakume baino gehiago dauzkate identifikatuta, baina ikertzen jarraitzen dute.

Ikerketa lanaz, familiekin duten hartu-emanaz… hitz egin dugu Gogora institutura bertara joanda. Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariarekin, Aritz Onaindia EHUko ikerlariarekin eta Roberto Palacios eta Amaia Goenaga memoria historikoko teknikariekin.