Amarauna
Tren maketa erakusketa
Trenaren gaineko pasio amaigabea
Javier Castroviejok eta bere familiak eginiko Cuencako Abiadura Handiko Tren geltokiaren maketa Bilboko Yimbi aretoko erakusleihoan dago ikusgai
-
Javier Castroviejo Cuencako tren geltokiaren maketa aurrean Bilboko Yimbi aretoko erakusleihoan
12:15 min
Urtero-urtero, Agrunorte elkartearen eskutik, Bilboko Yimbi aretoan tren maketen gaineko erakusketa erraldoia egiten da Gabon garaian. Aurten ezinezkoa izan da areto barruan erakusketa antolatzea, baina urteroko hitzordua ez dute ahaztu nahi izan eta Yimbi aretoko erakusleihoan 2 tren geltokiren maketak jarri dituzte ikusgai: Cuencako abiadura handiko tren geltokiaren maketa eta Portugaleteko lehen tren geltokiaren maketa.
Javier Castroviejo da bere familia osoarekin batera Cuencako tren geltokiaren maketaren egilea eta bertatik bertara azaldu dizkigu maketaren ezaugarri eta sekretu guztiak. Maketaren eraikuntza amaigabea dela aitortu digu. 2015ean hasi ziren eta oraindik ere maketa osatzen jarraitzen dutela aitortu digu. Soinua izan da konfinamendu garaian maketari gehitu dioten elementuetako bat: 'Orain errealismo gehiago du tren maketak', adierazi digu Javier Castroviejok.
Cuencako Abiadura Handiko trenaren maketak Alemanian egin zen mundu mailako lehiaketa batean bigarren postua lortu zuela ere kontatu digu Castroviejok; baina ez da izan bere maketak egin duen bidaia bakarra.
Erakusketa Bilboko Yimbi aretoko erakusleihoan ikusi daiteke Errege egunera arte. Erakusketa Agrunorte elkarteak antolatu du eta Aspanova elkartearen aldeko da.