Itxi

Amarauna

Etxepeko bilerak

"Atarian ezin dira 6 lagun baino gehiago elkartu"

Presidentea aldatu edota hileroko kuotak zehazteko bilerak egiten diren urte garaian gauden honetan, covid-19a dela eta kontuan izan beharrekoak azaldu dizkigu Edurne Iziarrek.

  • Etxe multzo bat.

    Etxe multzo bat.

    7:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urte hasieran ohikoak izaten dira etxepeko bilerak. Baina covid-19a dela eta, ez egitea gomendatu dute Gipuzkoa eta Arabako finka administratzaileen elkargotik.

Igogailua jartzea edo premiazko beste erabakiren bat hartzeko bilera egitea beharrezkoa denean, nola egin azaldu digu Edurne Iziarrek, Ordiziako AUZOKI finka administratzaileen zerbitzuko arduradunak. Kasu horietan kultur etxe edo bestelako aretoak erabiltzea da gomendioa. Atari edo ezkaratzean ezin dira sei lagun baino gehiago elkartu.

Bilerak ezin dira telematikoki egin eta banaka-banaka bizilagun denei deitu eta gai baten inguruko bere iritzia galdetzeak, edota buzoian paper bat sartzeak ez du balio.