Itxi

Amarauna

Ur gazitako landareak

Ur gazitako barazkiek zapore trinkoagoa dute eta aspaldi baino estimatuagoak dira

Patatak, ilarrak, zerbak... landu litezke ur gazitako lurretan. Berez letozke, marismetako kamomilak, itsas ziazerbak, errefautxoak... bi barazki talde horiei buruz aritu zaigu Dani Lasa gastronomoa.

  • Ur putzu gaziko landareak

    Ur putzu gaziko landareak

    22:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gezurra dirudien arren, baratze biziak egin litezke ur gaziz bustitutako eremuetan. Gaur egun berpiztu egin da lanketa hori Andaluzia inguruan, goi mailako sukaldaritzarako barazkiak sortuz. Antzina ere baziren, baina haietan sortutako patata, ilar edota zerbak gutxietsirik zeuden. Gaur egun, goi mailako sukaldaritzarako erabiltzen dira. Andaluzian, Frantziako toki gutxi batzutan, Herbeheretan ikerketan ari dira, baina Dani Lasak adierazi digunez, Euskal Herrian bertan luke jatorria ur gaziz erregadiatutako barazkien lanketak. XVIII. mendean Sestao eta Barakaldo inguruko itsas muturrean karmeldar fraideek bazuten era horretako baratzeak lantzeko ohitura eta oso preziatuak omen ziren handik eratorritako barazkiak.