Amarauna
Alavesek 100 urte
Zelaian ikuslerik gabe ere, Alaveseko speakerrak partidak animatzen jarraitzen du
GORKA OTAEGI
Harmailak hutsik diren arren, Mendizorrotzako speakerrak bozgorailuetatik hitz egiten jarraitzen du kazetari edota langileentzat. Hala egingo du gaur ere taldearen 100. urteurreneko partidan
-
Mendizorrotza hutsik
25:02 min
Estadioa hutsik dela bozgorailuetatik giroa "animatzen" jarraitzea speaker gisa bizi izan duen esperientziarik "surrealistena" dela aitortu digu Gorka Etxabe Alaves Futbol Taldeko speakerrak: "Tristea da, gogorra, baina egoera berrira moldatu gara", adierazi digu Etxabek, "ikuslerik ez dagoen arren, partidetan badira kazetari, argazkilari, zuzendaritzako kide eta bestelako langileak, 200 inguru". Horientzat nola hitz egiten duen kontatu digu, baita taldeak 100 urte betetzen dituen egun honetan Real Madriden kontrako partidan egingo duena ere.