Amarauna
Terrazak COVID garaian
Elkarbizitza posible delako
Iruñeko Alde Zaharreko auzotar batzuk "terrazarik gabeko plazak" nahi dituzte. Aldiz, Caldereria eta San Agustin kaleetako ostalariek bizilagunen babesa bilatu dute, Udalari baimena eskatzeko.
-
Terrazak Iruñeko plazan. EITB
20:06 min
Pandemiari aurre egiteko neurrien ondorioz, kasu askotan barrualdea itxi egin behar izan dute tabernek. Horixe da Nafarroan egun duten egoera.
Testuinguru horretan, inoiz terrazarik izan ez duten negozio batzuk mahaiak kalera ateratzeko baimena eskatu dute, Iruñean adibidez. Horren aurrean, Udala Alde Zaharreko ostalarien eskaerak nola kudeatu aztertzen ari da. Inoiz terrazarik jarri izan ez den plaza batzuetan ere horretarako aukera izatea aurreikusten da, eta horrek iritzi kontrajarriak sortu ditu.
Duela egun batzuk hainbat auzotarrek Iruñeko udaletxe aurrera eraman zuten protesta, “Terrazarik gabeko plazak” goiburu zuen pankarta hartuta.
Beste kasu batzuetan aldiz, ostalariak auzotarren babesarekin ari dira Udalean baimen eskaera egiten.
Caldereria eta San Agustin kaleak dira horren adibide. Kepa Ramirez bizilagunak eman dizkigu argibideak.