Amarauna
Covid Study Houses
Jonander Agirre: "Bizimoduak aldatu dira, baina etxebizitzen espazio-antolaketa ez"
GORKA OTAEGI
Non pasa dugu itxialdia? Galdera horri erantzuten dioten 191 marrazki bildu eta liburu batean argitaratu dituzte Jonander Agirre eta Ekain Olaizola arkitektuek, ondorio eta hausnarketekin batera
-
Cvid Study Houses liburuan bildutako bi plano
22:38 min
Zuri-beltzekoak, koloretakoak, handiak, txikiak, altzaridunak, testudunak eta baita abstraktuak ere. Jonander Agirre eta Ekain Olaizola arkitektuek era guztietako planoak jaso zituzten jendeari honakoa galdetu ziotenean: "Non pasa duzue itxialdia?". Planoen aniztasunak, ordea, talka egiten du etxebizitzen espazio-antolaketa "estandar, patrialkal eta hierarkikoarekin". Hala azaldu digu Agirrek: "promotoreen eta etxebizitzeko biztanleen arteko arrakala gero eta handiagoa da". Entzun Covid Study Houses proiektu eta liburuaren nondik norakoez izandako solasaldia.