Itxi

Amarauna

Goya sarien irabazleak

David Pérez Sañudo: "Oso sentsazio arraroa da zure lehen lanarekin Goya irabaztea"

Goya sarien biharamunean bi irabazlerekin hitz egin dugu: 'Ane' filmeko zuzendari eta gidoilari David Pérez Sañudo eta 'Akelarre' pelikulako musikaren egile Maite Arroitajauregi "Mursego"rekin.

  • Goya sariak

    Goya sariak

    15:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Goya sariek zortzi garaikur banatu dituzte euskal pelikulen artean. Akelarre filmak bost irabazi ditu; Ane-k, berriz, hiru. Lehenengoak, besteak beste, musika original onenaren saria jaso du eta bigarrenak gidoi egokituarena.

Garaikur horiek altxa dituzten Maite Arroitajauregi "Mursego"rekin eta David Perez Sañudorekin partekatu dugu sari-banaketa osteko biharamuna. "Ez nuen inondik ere espero lehen film luzearekin Goya irabaztea", azaldu digu Perezek, "oraindik ezin dut sinetsi". Bere aldetik, Mursegok azaldu digu nolatan bururatu zitzaien esker ona adierazteko kantua sortzea.