Itxi

Amarauna

Laura Penagos

Ikusleentzat baldekada bat ur izan da obra; aktorearentzat, askatzailea

Nagore Telleria | EiTB media

"Atzerrian lurra garratz" obrako protagonista, Laura Penagos aktore kolonbiarra oholtzatik jaitsita, etorkin izateaz, euskaraz, Ameriketan desagerrarazitako hizkuntzez eta Kolonbiako biolentziaz.

  • "Atzerrian lurra garratz",Arrate Rodriguezen kartela

    "Atzerrian lurra garratz" antzerki obrarentzat Arrate Rodriguezek egindako kartela

    30:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Laura Penagos aktore Kolonbiarra "Atzerrian lurra garratz" obran ezagutu dugu. Artedramaren azken sormenean, Ander Lipusek eta biek betetzen dute oholtza migrazioaz, zaintzaz, atzean uzten den jatorriaz, arbasoez eta galdutako hizkuntzez ari den lanean. Kolonbian utzi duen jatorri musika, konpondu gabeko gatazka politikoa, eta herriminaz jardun du barru-barrutik. Euskal Herrira duela 12 urte etorri zen, eta hemen zela hasi zen ulertzen Kolonbiako gizarteko biolentzia maila ez dela normala, ezin dela heriotza normalizatu. Han ikusten ez zuena distantziak ikusten lagundu diola kontatu du. Hemen eta han da bera aldi berean, atzerrian bizi diren guztiak bezala.