Itxi

Amarauna

Digi-atala

Europako "hodeirik" handienak su hartu du

Gorka Otaegi | EiTB Media

Milioika enpresa, erakunde eta erabiltzaileren datuak kinka larrian utzi ditu Estrasburgoko datu-base erraldoiaren suteak. Digi-atalean kontatu dugu.

  • "Hodeiaren" suteak kolokan utzi ditu erabiltzaile eta enpresan milioika datu

    "Hodeiaren" suteak kolokan utzi ditu erabiltzaile eta enpresan milioika datu

Informazioa "hodeian" gordetzeak baditu bere arriskuak. OHV enpresaren Estrasburgoko datu-basearen suteak agerian utzi ditu informazo gordailu erraldoien gabeziak. Ba al dute informazioaren kopiarik? Zer egin dezake erabiltzaileak horrelako egoera baten aurrean informazio galera saihesteko? Seguruak al dira "hodeiak"? Erantzunak Egoitz Gonzalezen eskutik jaso ditugu.

Libe Mimenzak AEBetan sortu duten "kontrolaren mapa" erakutsi digu. Segurtasun indarrek hiritarrak kontrolatzeko darabiltzaten gailuak zeintzuk diren eta non dauden azaltzeko balio duen proiektu ireki eta parte hartzailea.

Xehetasunak Digi-ataleko podcastean.