Itxi

Amarauna

Eneko Atxarekin

Jatetxea baso, lorategia plater eta baratzea ekoizleen ispilu dira Azurmendin

Eneko Atxak Larrabetzuko bere etxea erakutsi dio Arantxa Arzari. Hasi Adarra menutik eta hiru Michelin izarretatik eta jasangarritasunaren izar berdera, jatetxea, ortua, hazi biltegia eta lorategira.

  • Eneko Atxa sukaldaria eta Arantxa Arza euskadi irratiko esataria Azurmendi jatetxeko sarreran

    Eneko Atxa sukaldaria eta Arantxa Arza euskadi irratiko esataria Azurmendi jatetxeko sarreran

    43:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irekierako asteburua izan da San Josetakoa Azurmendi jatetxean. Pozik da Eneko Atxa sukadaria, jendea ere txoratzen ari zaielako joaten otordua egitera. Hogeitabost mokaduk osatzen dute Azurmendiko menua. Sarreran piknika, sukaldean trufa mahaia eta ondoren otordua landarez inguratuta. Lau bat ordu ematen dituzte bezeroek eurenean eta egonaldia mimoz nola prestatuta daukaten kontatu digu Eneko Atxak Amaraunean, bisitako aurrenengo zatian.

Bigarren partean berriz, jasangarritasunaz jardun dute. 2012an berritu zuten Azurmendi jatetxea eta orduan erabaki zuten, kontenidoaz ez ezik, kontinenteaz ere arduratzea, eta eraikuntza bioklimatikorako jauzia egin zuten. Geotermia darabilte, zoruan egindako 18 zuloek 150 metrora jasotzen dute lurretik beroa. Eguzki panelak ere badituzte,  eta baita euri ura jaso eta berrerabiltzeko sistema ere. Azurmendiko baratzetik  jatetxeko berrogei langileek jaten dute. Aldi berean gainera, Euskal Herriko nekazarien eskaparatea ere bada ortua, jatetxea hornitzen duten ekoizleak zein diren erakusten duena. Hazi biltegia da jatetxeko beste toki kuttuna, eta bezero bakoitzak jasotzen du etxerako landatzeko hazi bat, eta horrekin batera, jatetxeko olioa birziklatu eta xaboi pastilan ematen dute bisitariek etxera.

Sekretu txiki bat ere aurreratu du Eneko Atxak: aurki beste Eneko bat zabalduko du.