Itxi

Amarauna

Ekirock

Bizikleta, kulturgune bihurtua

Gorka Otaegi | EiTB media

Hiru gurpileko bizikletari eguzki-plaka jarri eta eszenatoki ibiltaria sortu dute Ordiziarrock Ekintzak taldeko kideek: Ekirock, eguzki-energiarekin ekitaldiak egiteko aukera ematen duen ibilgailua

  • Urko Ruiz de Apodaka, Gorka Otaegi, Jon Zabala eta DJ Monkey Man (Josu Buldain)

    Urko Ruiz de Apodaka, Gorka Otaegi, Jon Zabala eta DJ Monkey Man (Josu Buldain)

    18:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

DJ saioak, antzerkiak, elektrotxarangak, proiekzioak...  era guztietako kultur ekitaldi eta festak egiteko baliatu daiteke Ekirock, Ordiziarrock Ekintzak taldeko kideek sortu duten ibilgailu berezia. Hiru gurpileko bizikleta eta eguzki plaka dira eszenatoki ibiltariaren arima; filosofia, berriz, energia berriztagarriak eta kultura uztartzea. Gorka Otaegi lankideak egundoko festa jarri du Ordiziarrock Ekintzak taldeko Urko Ruiz de Apodakarekin, KREA Energia enpresako arduradun Jon Zabalarekin eta DJ Monky Man (Josu Buldain) disko jartzailearekin.