Amarauna
Azpiegiturak
Biaduktu baten azkenaz, eta zubi baten geroaz
Donostian Iztuetako biaduktua desagertzear, inguruko bizilagunen iritzia bildu dugu. Larrainen, berriz, Holtzarteko zubia berritu egin dute. Alkateak eman dizkigu argibideak.
-
Iztuetako biaduktuaren zati bat, guztiz eraitsi aurretik
18:19 min
Larrainen, Zuberoan, hantxe dago Holtzarteko zubia zintzilik eta ia ezkutuan, bisitari askoren jakin-mina piztuz. 50 metro luzeko zintzilikako balkoia, bi mendi lotuz, behean 150 metrotara errekastoa. Itxita dago joan den abuztutik. Berritu egin dute, baina momentuz ez dagoela argi noiz irekiko duten kontatu digu Larraineko alkateak.
Donostian berriz, Iztuetako zubibidea iraganeko kontua izango da laster. Asteburuan tren zerbitzua eten egin dute, guztiz eraisteko. Auzotarrak pozik agertu zaizkigu, argitasuna eta segurtasuna irabaziko dutela diote.