Amarauna
Ligatzeko sare sozialak
Ortografia akatsa, kalabaza jasotzeko bide motzena? Ligatzeko aplikazioak aztergai
Nagore Telleria | Eitb Media
10 emakumetik 8k baztertu dute norbait Tinderren gaizki idatzi duelako. Gizonen artean berriz, 10etik 4k utzi dute bazterrera ortografia akatsekin idazten duena linguistikako ikerlarien arabera
-
Telefono pantaila batean bihotz bat duela idazten ari den pertsona bat
19:20 min
Alacanteko unibertsitateko hizkuntzalaritzako Mari Carmen Mendez eta Nafarroako unibertsitateko Esther Linares doktoreak egin dute azterketa Tinder aplikazioko 256 lagin hartuta. Ortografia pisuzko arrazoia da konkistarako. Garbi utzi du beren azterketak eta hori bera berretsi du "Amarauna" saioan Kaixomaitia atariko Iñigo Arandiak ere. Idazteko moduak asko erakusten du pertsonaz. Ana Iruretagoienak eta Jon Intxaurragak egin diote iruzkina sare sozialetako ligearen hizkuntzari.