Itxi

Amarauna

Elkarteak eta txokoak

Baimena eman orduko, tortilak egin eta Gabonetako partez urdaiazpikoa dastatzera

Unai Urrega | EITB Media

Jose Mari Elorduy Gernikako Bake Leku txokoko kideak kontatu digu txokoetako bazkideak mahai bueltara itzultzeko gogotsu zeudela.

  • Elkarte bateko mahaia, hutsik

    Elkarte bateko mahaia, hutsik

    6:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

9 hilabete eta gero, ezagun du elkarte eta txokoetako bazkideak mahai bueltara itzultzeko gogotsu zeudela.

Gernikako "Bake Leku" txokoa horren adibide. Jose Mari Elorduyk kontatu digu, goizeko 09:00ak jo zain izan zirela. Berehala hasi omen dira batzuk patatak zuritu, besteak txistorra frijitu... Etxera itzultzea bezala izan dela aitortu digu. Gabonetako partez, bazkideei urdaiazpikoa eskaintzeko asmoa ere bazuten.

Bazkideen erregistroa egitea ez dela arazo izango kontatu digu, eta elkarteko diru kontuek ere irekiera eskertuko dutela nabarmendu digu.