Itxi

Amarauna

Parapentean hegan

Jon Arruti: "Parapentea oso kirol kapritxosoa da"

GORKA PEÑAGARIKANO | EUSKADI IRRATIA

Parapentean ibiltzeko kontuan hartu beharreko baldintzak eta arauak zein diren azaldu dizkigu Jon Arrutik.

  • Parapenta

    Parapenta

    17:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jon Arrutik, parapentean bizitako bizipenez gain, hegan egiteko kontuan hartu behar diren arau, material, baldintza meteorologiko … zein diren azaldu dizkigu.

Errepidean gidatzeko arauak dauden moduan, zeruan ere trafiko arauak errespetatu behar dituzte. Batzuetan, parapente asko elkartzen baitira airean.

Hala ere, parapentean kasu gehien baldintza meteorologikoei egin behar zaie. Haizerik gabe parapentean ezer gutxi egin daiteke, eta euria egiten badu ere, ez da gomendagarria hegan egitea. Aireratzeko eta lurreratzeko guneak ere ondo aukeratu behar dira.

Arauez gain, parapenteko txapelketez ere aritu zaigu hizketan Jon Arrutik.