Itxi

Amarauna

Arkitektura

Etxeorratzak: Dubain altuena, Txinan originalena eta Benidormen itsusiena

Arantxa Arza | EITb Media

Etxeorratzak dira. Munduko garaienak zenbat metro izango dituzten sekretupean gordetzen dute arkitekotoek. Hala ere, altuera baino beste ezaugarri batzuk ari dira gailentzen gaur egun.

  • Txinako Shenzhen hirian dagoen etxe orratz berezia. Desingboom.

    Txinako Shenzhen hirian dagoen etxe orratz berezia. Desingboom.

    23:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dubain esate baterako, bere buruaren baitan birakaria den etxe orratza eraiki nahian ari dira, bere buruarentzat  eta gehiagotarako energia sortuko lukeena. Baina momentuz ideia hutsean geratu da. Txinako Shenzhen hirian alderantzizkatutako etxe orrazia da famatu: zerutik zintzilika legokeen etxe baten tankeran, ur gainean. Haizea da horrelako eraikinetan arazorik handiena. Nolanahi ere, altuera ez da gaur egun lortu nahi duten ezaugarria, lortutakoa baino gehiago zaila da. Dubain 1.600 metroko eraikina egiteko asmoa zegoen baina 1000ra jeitsi dute eta hori ere aurrera egin ezinik dago. Andoni Pombo arkitektoak egin digu munduko etxe orratzik garaienei buruzko laburpena.