Itxi

Amarauna

'Berriztagarriak berritzen'

Aitor Urresti: "EAEn bertan sortzen den energia berriztagarria % 7 da bakarrik"

Maialen Otermin | EITb Media

Bestalde, euskal gizartearentzat Armentia 2 putzua azkenean ez egitea albiste ona dela nabarmendu du Aitor Urresti EHUko energia berriztagarrien inguruko irakasleak.

  • energia eolikoa

    energia eolikoa

    20:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamabostean behin, "Amarauna" saioan 'Berriztagarriak Berritzen' izeneko tartea izango dugu Aitor Urresti EHUko irakasle eta ingeniaritza industrialean doktorearekin. Energia fosilekiko dugun menpekotasuna abiapuntu hartuz, egoeraren erradiografia egiten lagundu digu: EAEn sortzen den energia berriztagarria % 7 da, espainiar estatuko batazbestekotik (% 20) oso urrun. Helburua batazbesteko horretara 10 urteren epean heltzea dela esan du Urrestik. Halaber, energiaren demokratizazioaren beharra nabarmendu du.

Fracking teknikari buruz ere aritu da, prozedura hori nolakoa den ere gogoratu du, eta momentu honetan Euskal Herrian ustiapen aktiborik ez dagoela azpimarratu du. Era berean, azkenean Armentia 2 putzua ez egitea 'euskal gizartearentzat albiste ona dela' argi esan du.