Itxi

Amarauna

Zakurrak

"Zer-nolako bizimodua duzun aztertu, eta gero txakurra ekartzea ala ez erabaki"

Maialen Otermin | EITB Media

Txakurra ekartzeko moduez aritu dira Amarauna saioan. Pedigria, txakurtegiak eta haztegiak ere izan dituzte hizpide.

  • Saltxitxa-txakurra

    Saltxitxa-txakurra

    20:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jaione Casteigek lau zakur ditu, Danel Agirrek bat, eta biek euren laguntxoak nola lortu zituzten kontatu dute. Zakurra adoptatzeko edo erosteko, Danelek Alemaniako bideak aipatu ditu; esate baterako, zakur-hazleek zakurra nahi dutenekin elkarrizketa egiten dute, zakurra pertsona horri eman ala ez erabakitzeko. Bestalde, bertan oso modan dago labradore marroia, eta horregatik, 3000 euroko balioa izatera pasa dira. Txakurtegiak ere izan dituzte hizpide, baina Alemaniako txakurtegietan txakur gutxi dagoela ere esan du Danelek.

Era berean, abandonoaren datuak, Linares inguruko salerosketa irregularrak eta EAEko Animaliak Babesteko Legeak dakarrena ere aipatu dituzte.