Itxi

Amarauna

Kirola

Ez Olinpiadak: Irati Lacunza, Naroa Ruiz eta Aitziber Aurrekoetxea

AA|Euskadi irratia

Hegats igeriketa, gurpil gaineko patinaje artistikoa eta Jata mendia ehun aldiz igotzeko erronka.

  • Naroa Ruiz, Aitziber Aurrekoetxea eta Irati Lacunza

    Naroa Ruiz, Aitziber Aurrekoetxea eta Irati Lacunza

    26:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olinpiar Jokoen erdi parera iritsita, bertan presente ez dauden hainbat kirolez hitz egin dugu 'Amarauna'n. Kirolariei gonbita egin, eta gurean izan da Irati Lacunza Hegats igeriketan batetik bestera dabilen tolosarra. Munduko onenekin lehiatu da eta markak ondu ditu, besteak beste, Errusian. Naroa Ruiz getxoztarrak gurpil gaineko patinaje artistikoa egiten du, Espainiako txapeldun ordea da eta Alemanian izan da duela gutxi. Triatloietan ibilitakoa da, bestalde, Aitziber Aurrekoetxea. Aurten ehun aldiz Jata mendia igotzeko erronka jarri dio bere buruari.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz